'Belfie' fenomenoak ipurdiz bete du Internet
'Selfie'n iraultzak goia jo duen honetan, moda berri batek aurrea hartuko diola dirudi. Argazkien bidez ipurdia erakusteko eta ondoren irudia Internetera igotzeko tendentziak geroz eta jarraitzaile gehiago ditu.
Gaur egun ohikoa bihurtu da pertsonaia ospetsuek zein hain ezagunak ez direnek sare sozialen bidez era guztietako argazkiak argitaratzea. 'Selfie'k indarra hartu dute Sarean, baina baliteke 'belfie'en modaren ondorioz, ahaztuta gelditzea.
Baina zer dira 'belfie'ak? Negozio, publizitate eta marketing bide berri batean al gaude? Eta zer lortzen dute persona anonimoek mundu osoari ipurdia erakutsita?
Hainbat ikerketek diotenez, uneoro sare sozialetan norbere buruari egindako argazkiak igotzen dabiltzanek (aurpegia zein ipurdia erakutsi) bizitza pribatuan maitasun edota afektibitate gabeziak dituzte, eta horregatik lagunen arreta eskatzen dute.
'Selfie'tatik 'belfie'tara
Zalantzarik gabe, 2013ko fenomenoa izan ziren 'selfie'ak. Dena den, urrats garrantzitsua eman du telefono mugikorrekin norbere buruari argazkiak ateratzeko modak. Izan ere, Kim Kardshianek iaz argiatartutako argazki batek 'belfie'n iraultza piztu zuen.
Arrakastaz jabetuta, Rihannak, Beyoncek eta Miley Cyrusek ere bide bera jarraitu dute, eta argazki honetan ikusten denez, Lady Gagak ere bat egin du tendetzia berriarekin.