Mugitu gerriak, hemen da Gaztea Dantzan lehiaketa!
Dakizuenez, ikasturte berriari gogotsu ekiten dio urtero Gazteak, eta oraingo honetan ere ez dugu hutsik egiteko asmorik.
Bideoklip eta Flashmob lehiaketak, Gaztea Parody… denetariko erronkak proposatzen dizkiegu entzuleei zein irakurleei, udazkena indartsu eta animatuta pasatzeko.
Eta nola ez, aurten ere ekimen berri batekin gatoz. Baina zer da oraingo honetan prestatu duguna?
Oraingoz, ezer gutxi aurreratuko dizuegu, dena den, gerriak mugitzen hasteko deia luzatu nahi dizuegu. Izan ere, Gaztea Dantzan lehiaketak aldakak kulunkatzen jarriko ditu Euskal Herriko gazte guztiak.
Urrian hasi eta azarora arte luzatuko da lehiaketa, eta horretarako zuen guztion parte hartzea behar dugu.
Nola parte hartu?
Gutxienez 30 segunduko bideoak nahi ditugu, hortik aurrerako guztia zuen esku! Koreografiak asmatzea zuen lana izango da, beraz, buruari eragin eta hasi dantzan!
Gogoratu, ohi bezala, sari potoloak daudela jokoan!
Aurki izango duzue lehiaketaren gaineko informazio gehiago.