Abian da Gaztea Irratiko programazio berria

Indartsu eta gogotsu helduko diogu denboraldi berriari. Itxuraldatuta dator Gazteako programazioa, saio berriak ez ezik, ordutegi aldaketak ere egongo direlako.
Gaztea lantaldea. Argazkia: EiTB

Gaur abiatu du "Dida"k denboraldi berria, eta Gaztea Irratiko beste saio batzuk irail bukaerara arte hasiko ez badira ere, dagoeneko badakigu denboraldi honetako plangintza zein izango den.

Orain arte bezala, Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon eta Ainhoa Vitoria izango dira goizetako iratzargailua. 07:00etatik 10:00ak arte, eguna ondo eta umoretsu hasteko aukera emango die entzulei "Dida"ko laukote ezagunak, eta goizetik esnatzea gustuko ez dutenek, Maider Gorostegirekin izango dute hitzordua, 10:00ak eta 13:00ak bitartean, Gaztea Formulan.

Arratsaldeko tartean, berriz, Ainhoa Urretabizkaia arduratuko da irratia musikaz hornitzeaz, ostiraletan salbu. Azken astegunean, Julen Telleriak gidatuko du arratsaldeko Gaztea Formula.

Denboraldi honetan ere, 18:00etatik aurrera, "Ze Martxa" saioak hartuko du lekua, Ibon Fernandezen eskutik, eta 20:00ak aldera "Top Gaztea"rekin lotutako saio berezia izango dugu egunero, Julen Telleriak gidatuta. Hori bai, ostiraletan, "International Chart" saioa estreinatuko du Maider Gorostegik.

"B aldea"ri dagokionez, ordutegi aldaketa izango du. Aurkezle berberekin, baina 21:00etatik 22:00etara bisitatuko dute estudioa Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek, astelehenetik ostegunera. Halaber, "Akabo Bakea" atzeratu egin dugu, eta Julen Telleria eta Amaia Artetxe 22:00etan jarriko dira mikrofono aurrean.

Bukatzeko, Ibon Fernandezen "Pop Track"ek eta Joseba Sacristanen "Gaztea Go"k girotuko dituzte ostiral gauak.

Asteburuko programazioa

Irrati Formulak ez ezik, saio berriek ere leku garrantzitsua beteko dute asteburuko programazioan. Ohi bezala, "Dida"ko asteko laburpena egingo dugu larunbat goizetan, eta 11:00ak aldera "Top Gaztea" zuzenduko dute Oihan Vegak eta Joseba Sacristanek. Igandean, berriz, Julen Telleriari egokituko saio "Top Gaztea"ren errepasoa egitea, eta "Top Dance"ko aurpegi berria Amaia Artetxe izango da. Larunbat gauetan, nazioarteko disko-jartzaileek hartuko dute protagonismoa.

Gainera, astea behar bezala bukatzeko, Joseina Etxeberriaren musika ezagutza azalean geratuko da "Sofa Horia"n, eta "Boom ShakaLaka"ren erritmora oheratuko gara, Makalari esker.

Saioak eta ordutegiak

Astelehenetik ostegunera:

07:00etatik 10:00etara, "Dida" (Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon eta Ainhoa Vitoria)

10:00etatik 13:00etara, Gaztea Formula (Maider Gorostegi)

13:00etatik 16:00etara, Gaztea Formula (Janire Casero)

16:00etatik 18:00etara, Gaztea Formula (Ainhoa Urretabizkaia)

18:00etatik 20:00etara, "Ze Martxa" (Ibon Fernandez)

20:00etatik 21:00etara, "Top Gaztea", (Julen Telleria)

21:00etatik 22:00etara, "B aldea" (Xabier Doncel eta Ainhoa Urretabizkaia)

22:00etatik 00:00etara, "Akabo Bakea" (Julen telleria eta Amaia Artetxe)

Ostiraletan:

16:00etatik 18:00etara, Gaztea Formula (Julen Idigoras)

20:00etatik 21:00etara, "International Chart" (Maider Gorostegi)

21:00etatik 22:00etara, "Pop Track" (Ibon Fernandez)

22:00etatik 00:00etara, "Gaztea Go" (Joseba Sacristan)

Larunbatetan:

07:00etatik-09:00etara, Gaztea Formula (Oizeder Mayo)

10:00etatik-11:00etara, "Dida" laburpena

11:00etatik-14:00etara, "Top Gaztea" (Oihan Vega eta Joseba Sacristan)

14:00etatik 15:00etara, Gaztea Formula (Julen Idigoras)

16:00etatik 17:00etara, "Gaztea Go" (Joseba Sacristan)

18:00etatik 20:00etara, Gaztea Formula

21:00etatik 22:00etara, "Top Dance", (Amaia Artetxe)

22:00etatik 23:00etara, "Protocol", Nicky Romero

23:00etatik 00:00etara, "AGTP" All Go Pete Tong's Radio Show

Igandeetan:

07:00etatik 13:00etara, Gaztea Formula (Oizeder Mayo)

13:00etatik 15:00etara, Gaztea Formula (Joseba Sacristan)

16:00etatik 18:00etara, "Gaztea Go" (Ibon Fernandez)

18:00etatik 19:00etara, "Top Gaztea" (Julen Telleria)

19:00etatik 22:00etara, Gaztea Formula (Julen Idigoras)

22:00etatik 23:00etara, "Sofa Horia" (Joseina Etxeberria)

23:00etatik 00:00etara, "Boom Shakalaka" (Malaka)