Donostiako Piratek laguntza behar dute

La Flamenka guneak kalte material larriak izan zituen pasadan astean, ekaitzak gogo astindu ostean.

Abuztuaren 12an, ekaitzak La Flamenka Donostiako Piraten jai gunea astindu zuen. Haize zakarrak eragin zezakeen arriskua saihesteko, jendez hustu zuten kaia antolatzaileek, eta Esne Beltza taldea han ematekoa zen zuzenekoa bertan behera gelditu zen. Zorionez, ez zen inor zauritu, baina La Flamenkak kalte material handiak izan zituen.

Hain zuzen, antolakuntzak jakitera eman duenez, 90.000 euro inguruko galerak jasan zituzten. Haizeak 80 kilometro orduko abiadura hartu zuen eta ordubetean, metro karratuko 22,5 litro jaso zituzten.

Dena dela, ahal zen neurrian, jaietako egitaraua betetzen saiatu ziren Piratak, eta ostiralean Esne Beltzak ongintzazko emanaldia eskaini zuen, aurre egin beharreko kalteak ordaindu ahal izateko.

Gainera, antolakuntzak kontu korronte zenbaki bat (3035 0149 45 1490027294) argitaratu du Piraten wegunean, laguntza eman nahi duten guztiei zuzenduta.