Michael Jacksonek bideo berria estreinatuko du
Badira urte batzuk Poparen erregea Joan zitzaigunetik, baina dagoen tokitik ere arrakastak sortzen dihardu. Abestiak egiten eta bideoak protagonizatzen.
XScape diskoko single berriaren bideoa estreinatuko da asteazkenean. “A place with no name” izeneko abestian agertuko zaigu Jackson. Twitter bidez egingo da aurkezpena, baina baita New Yorkeko Times Squareko pantaila erraldoian ere.