Chrissie Hynde rockero mitikoa, Kursaalen urriaren 22an
The Pretenders taldeko liderra, “Stockholm” bere azken lana aurkeztera dator eta lehen aldiz arituko da bakarka Donostian.
Zortzi egunetan zazpi kontzertu emango ditu ikono Ipar Amerikarrak estatuan eta bira horrek Kursaalera ekarriko du. Zita, urriaren 22an iluntzeko 20:00etan.
Hamaika kantuk osatzen dute bere azken diskoa, eta horretarako, Peter, Björn And John taldeko Björn Yttlingen laguntza izan du. Horren eraginez, pop estilora hurbildu da, baladak eta tempo ertainak nagusitzen diren diskoa aurkeztuz
Sarrera salneurri bakarra dugu oraingoz: 45€.