Lordek abestuko du "The Hunger Games" pelikularen soinu banda
Arcade Fire, Taylor Swift eta Coldplayren ondoren, look ilun eta ahots izugarria duen emakumearen ardura izango da film berriaren abestia.
Gero eta gutxiago falta da "The Hunger Games" edo "Los juegos del hambre"ren 3. pelikularen estreinaldirako. Udazkenean izango da, eta dagoeneko badakigu nork abestuko duen abesti nagusia: Lorde.
Zeelanda Berriko artista aukeratu dute produktoreek liburu arrakastatsuen pelikula arrakastatsuagoari ahotsa jartzeko. Modu honetan Coldplay taldeari lekukoa hartuko dio. Produktoreek artista gazte eta ezagun bat nahi zuten, eta Lordek hau guztia betetzen du. Oraindik pixka bat itxaron beharko dugu emaitza ikusteko, baina Gaztean desiratzen gaude emaitzaz gozatzeko.