Musikalite BBK Live-n erritmoan mugituko da igandean
Gaueko 22:00etatik aurrera Kobetamendin bizi izango denaren aurrerapena eskainiko digu Ainhoa Urretabizkaiak Gaztean.
Ostegunetik larunbata arte luzatuko da BBK Live jaialdia, baina Gaztean aurreratu egingo gara; Musikalite saio berezia prestatu baitugu iganderako.
Kartel buruen musika entzuteaz gain festibalak ezkutatzen dituen perlak entzungo ditugu. Talde ez hain ezagun edo txikienen kalitateaz gozatu ahal izango dugulako.
Musika bada zure zaletasuna eta kalitatea atsegin baduzu, ezin duzu Igandeko Musikalite saioa galdu. Gaueko 22:00etan Gazteako uhinetan.
Errepikapena datorren asteazkenean, gaueko 22:00etan.