JaiApp, jaietako gida, mugikorrean
Android eta Apple gailuetarako balio duen aplikazioa astero eguneratzen dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako festen informazioa eskaintzen du.
Gaztean kontzertu baten berri izan duzula baina ez dakizula toki horretara nola heldu? Lasai, JaiApp aplikazio berriarekin jaietarako gida zabala izango duzu zure sakelakoan edo tabletan.
Non dira jaiak aste honetan? Nola heldu gaitezke? Non daude herriko txoznak eta kontzertuak? Metro eta autobus geltokiak non daude? JaiApp gida dinamikoa astero eguneratzen dute, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko festen berri ematen dute. Android eta Apple gailuetarako balio du aplikazioak, doakoa da, eta euskaraz zein gazteleraz jaitsi dezakezu.
Gainera, zure herriko jaien inguruko informazioa bidal diezaiekezu posta elektroniko bidez.