Brasilgo futboleko munduko txapelketaren musika

Munduko txapelketan bi lehiaketa daude martxan: alde batetik, joko-zelaietan futbolarien dutena; bestetik, musika alorrekoa. Zein da zuen abesti gustukoena?
jennifer lopez brasil efe
jennifer lopez brasil efe

Zein da Brasilgo futboleko munduko txapelketaren soinu banda? Abesti ofiziala eta zenbait herrialderen taldeak animatzeko sortu dituzten kantak bildu ditugu.

Lehenik abesti ofiziala dugu, Pitbull eta Jennifer Lopezen "We are one (Ole Ola)". Gaztelera, ingelesa eta portugalera dira 2014ko Munduko Txapelketaren kantu ofizialaren hizkuntzak. FIFAk atera duen bilduma ofizialaren abesti nagusia da hau.

Aurreko urteetako txapelketetan arrakasta paregabea izan ostean, Shakirak eta Ricky Martinek berriz atera dituzte abestiak.

Hegoafrikako txapelketan mundua "Waka Waka"ren doinuekin dantzan jarri ondoren, Shakirak "La la la" sortu du. Bideoklipean Bartzelona futbol taldeko hainbat izar azaltzen dira: Piqué Shakiraren mutil laguna, Mesi, Neymar eta Cesc.

Nork ez du "Vida loca" abestia ezagutzen? Ricky Martinek 1999ko munduko txapelketarako sortu zuen abestia da. 15 urte igaro dira, eta orain beste kanta batekin etorri da: "Vida".

Maradona ere lehia honetan sartuko dugu. Futbolari ohiak mikrofonoa hartu du baloiaren ordez, eta Apolo taldearekin eta Dalma alabarekin batera "Gritándole al viento" abestia kaleratu du.

Zein da zuen gustokoena?