Korrika Galesera heldu da

Ekainaren 20an, gaeleraren aldeko 22 kilometroko lasterketa egingo dute Galeseko bederatzi herritan.

Euskal Herrian bezala, Galesen ere Korrikaren aldeko apustua egin dute, haien hizkuntza defendatzeko asmoz. Horregatik, hurrengo ostiralerako, ekainaren 20rako, 22 kilometroko lasterketa antolatu dute.

Bederatzi herritik pasatuko da Korrika, eta gaeleraren aldeko aldarria egingo dute, lekukoa eskurik esku pasatzen duten bitartean.

Duela gutxi, Bretainian egindako Korrikaren bideoa aurkeztu genuen Gaztean, baina hara ez ezik, beste hainbat lurraldetara ere iritsi da: Kataluniara, Galiziara eta Irlandara, besteak beste.