The Walking Deadeko zonbiak bueltan dira

4. denboraldiaren bigarren zatia estreinatu berri da Estatu Batuetan, eta datorren astean gurean estreinatuko da. Telesaila indarra hartzen dabil beste behin ere.

The Walking Dead

Aitor Caracciolo, gure adituak, kapitulu berri ikusi du, eta gain beheran zegoen telesaila berriro ere gorantz datorrelaren iritzia dauka. 8 kapitulu geratzen dira aurtengoa amaitzeko, eta denboraldiaren erdian ikusi genituen erritmo bera mantentzen badu… amaiera ikaragarria izango du 4. denboraldi honek!

House of Cards

Politika lantzen duen telesailaren bigarren denboraldia ostiral honetan estreinatuko da. Kevin Spacey berriro lanean ikusteko gogoz gaude. Ea zer nolako hasiera izaten duten bigarren denboraldi honek.

house of cards

Babylon

Lehen kapitulua ikustearekin nahikoa izan du gure adituak telesailera engantxatzeko.  Danny Boylek zuzentzen du (Transpotting edo Slumdog millionaire pelikulen zuzendaria) eta Londresen girotua dago. Umore beltza da nagusia telesail berri honetan.

babylon