'Cup song' fenomenoa, euskararen alde
"Euskara da Euskal Herri" leloa duen bideoan Altsasuko 372 ikaslek parte hartu dute.
Cup song fenomenoa Sakanara iritsi da. Iñigo Aritza Ikastolako eta Txioka Haur Eskolako umeek euskararen aldeko bideoklipa grabatu dute. "Euskara da Euskal Herri" leloa duen bideo hau asteburuan igo zuten sarera, eta egun gutxitan 5.000 bisitatik gora jaso ditu.