Santa Agedako kantua, 'reggae' musikaren erritmora

Iñaki Basarte nafarrak 'reggae' erritmora egokitu du abesti ezagun hau.
Iñaki Basarte
Iñaki Basarte

Iñaki Basarte lehen hezkuntzako musika irakasleak reggae musikaren erritmora egokitu du Santa Ageda eguneko kantua.

Ikasgelan Santa Agedarako entseguak egiten ari zirela, gitarra esku artean hartuta, hainbat erritmotara moldatu zuen abesti ezagun hau.

Eskolan, gainerako irakasleen artean izandako arrakasta ikusita, bideoklipa grabatu eta Youtubera igotzea erabaki zuen Basartek, eta 4.000 bisita inguru izan ditu egun gutxitan.

Kantatu eta dantzatu Santa Agedako abestia reggaeren erritmora!