Pharrel Williamsekin ikasiko dugu ingelesa aste honetan

Hizkuntza musikaren bidez lantzeko aukera eskainiko dizuegu.

Dakizuenez, Mondragon Linguak eta Gazteak ekimen berezia abiatu dute ingelesa abestien bidez ikasteko.

Aviciiren "Hey Brother" kantuarekin hasi genuen ikastaroa duela astebete, eta gaurkoan Pharrell Williamsen "Happy" abestiaren letran jarriko dugu arreta.

Bi aldiz entzungo dugu kantu hau, eta, ondoren, letra aztertuko dugu, zer dioen zehatz-mehatz jakiteko. Bizitzari irribarre egiten dion abestia da, behin eta berriz kantuan aritzeko modukoa.

Hortaz, egin bat Gaztearekin, eta hasi ingelesa ikasten Mondragon Linguaren laguntzarekin!

Ariketak egiteko klikatu hemen.