Rihannak bularrak erakutsi ditu argazki-saio batean
Antza denez, Vogue aldizkariaren edizio brasildarrak argitaratuko du materiala.
Rihanna topless egiten. Argazkia: Twitter
Shakirarekin grabatutako ''Can't remember to forget you'' abestia aurkeztu eta egun gutxira, Rihanna albiste da beste behin, baina, oraingoan, moda kontuengatik. Izan ere, Interneten zabaldutako materialaren arabera, Vogue aldizkariaren argazki-saio batean parte hartu du, bularrak erakutsiz.
Erreportajea noiz kaleratuko duten jakinarazi ez duten arren, ziztu bizian hedatzen ari dira irudiak Sarean barrena. Argazkiak Angra dos Reis uhartean egin zituzten, Brasilen.