Esne Beltzaren ''Bagoaz'', urteko bideo ikusiena Gaztean
Esne Beltzak Korrikaren 18. ediziorako egindako bideoklipa izan da bideo ikusiena Gaztean, 2013an: ''Bagoaz''. Urtean zehar bisita gehien izan dituzten edukiak errepasatzen ari gara, eta bideoei ere tarte berezia egin nahi izan diegu.
Bigarren postua 'Harlem Shake' lehiaketa ezagunean parte hartutako bideo batek eskuratu du: ''Ingeni-eroak Harlem Shake''.
Ondoren, Flo Rida eta Pitbullen ''Can't believe it'' arrakasta sartu da bideo ikusienen zerrendaren hirugarren tokian.
Aurten Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi duen Skasti talde zarauztarrak finalean eskainitako zuzenekoa geratu da laugarren:
Bestalde, udan martxan jarritako 'Destination EH' lehiaketako bideo bat sailkatu da bosgarren: ''Bidania-Goiatz''
Urteko bideo ikusienen zerrenda honako bideo hauek osatzen dute:
6. La oreja de Van Gogh: ''Día Cero''
7. Joseba Irazoki ''Sarri, sarri'' kantua abesten
8. Destination EH lehiaketa: ''Arteaga''
9. Destination EH lehiaketa: ''3, 2, 1 Lekeitio''
10. David Guetta, Chris Brown, Lil Wayne: ''I can only imagine''