Adam Levine, munduko gizonik sexiena

Maroon 5 taldeko abeslariak irabazi du aldizkari estatubatuarrak egindako inkesta.
Adam Levine, Maroon 5
Adam Levine, Maroon 5

Adam Levine Maroon 5 taldeko abeslaria munduko gizonik sexiena da 2013. urtean, People aldizkariak argitaratutako inkesta baten arabera. Channing Tatum aktoreari hartu dio lekukoa artista kaliforniarrak.

Harrituta agertu da abeslaria eta honako adieraz hauek egin ditu, albistearen berri izan eta gero: ''Musikarion ametsa Grammy sariak irabaztea izan ohi da, baina sekula ez nuen pentsatu munduko gizonik sexiena izan nitekeenik. Zur eta lur utzi nau albisteak''.

Besta hainbat musikari ere sartu dira lehen hamar gizon sexien zerrendan: Bruno Mars (5), Justin Timberlake (7) eta Pharrel Williams (9).