Gaztea, 'Greziar erronka'rekin bat

Bihar Kutxa Laboral saskibaloi talde gasteiztarrak Panathinaikos greziarra hartuko du Buesa Arenan, Top 16rako sailkapena lortzeko lehian. Gazteak girotuko du saskibaloiaren jai handia.
Greziar erronka: Laboral Kutxa vs. Panathinaikos
Greziar erronka: Laboral Kutxa vs. Panathinaikos

Saskibaloiak eta Gazteak bat egingo dute bihar, azaroak 29, Gasteizko Buesa Arenako 'Greziar erronka' handian. Izan ere, Baskoniak eta Panathinaikos taldeek Euroleague txapelketako Top 16rako txartela dute jokoan. Gaztea arduratuko da hitzordu berezi hori girotzeaz, Oihan Vega esatariaren disko-festaren eskutik.

Disko-festa partida hasi baino ordubete lehenago ipiniko du martxan Oihan Vegak, 19:30etik aurrera. Ondoren, atsedenaldian ere ez da musikarik faltako, giroa eta animoak bero-bero mantentzeko.

Horrez gain, 'Bertso-basket' ikuskizuna prestatu du antolakuntzak. Bertso-rapean arituko dira Iñaki Viñaspre eta Iker Pastor, 19:15etik 20:00etara, Buesa Arenako areto batean.

Bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu saskibaloiaren festa handirako.