Badator Lady Gagaren panpin ofiziala: ''GagaDoll''
Abeslariaren tamaina izango du, eta beira-zuntzez egingo dute.
GagaDoll panpinaren sormen prozesua
Gabonetako oparien bila bazabiltzate, ideia berria proposatu digu Lady Gagak. Izan ere, abeslariaren panpina ofiziala ekoizten ari direla iragarri du Universal Music Japan etxeak. Sormen prozesuaren trailerraren aurkezpenarekin eman dute proiektuaren berri.
Ezaugarriei dagokienez, ''GagaDoll'' panpina beira zuntza erabilita ekoiztuko dutela jakinarazi dute, eta abeslariaren tamaina izango duela ere aurreratu dute sortzaileek.