Maialen Gurbindo, 'Akabo Bakea' saioko lehen talentua

Musikarako talentua baduzu, gaitasun hori erakusteko leihoa zabalduko dizugu Gazteako 'Akabo bakea' saioan.
maialen gurbindo

"Akabo Bakea" saioan talentu gazteen bila gabiltza, eta dagoeneko badugu lehenengo artista. Maialen Gurbindo da, hain zuzen ere, gure aurreneko talentu gaztea.

Parte hartu

Musikarako talentua baduzu, gaitasun hori erakusteko leihoa zabalduko dizugu Gazteako 'Akabo bakea' saioan. Ez da lehiaketa izango, oraingoz. Beraz, 23 urte baino gutxiago badituzu, prestatu bideoa, laster bidaltzeko aukera emango baitizugu. Ondoren, 'Akabo bakea!' saioan onenak aukeratu eta saiora gonbidatuko ditugu, ostegunero, urriko azken astean hasita.

Amaiak eta Julenek fitxa moduko bat egin diote gonbidatuari. Horretarako, hiruzpalau galdera erantzun eta mikroaren aurrean abestu beharko du. Adin txikikoak izanez gero, gurasoen baimena eskatuko diegu. Hautatutako artisten emanaldiak Gazteako web atarian ipiniko ditugu, ikusgai.

Zeren zain zaude zure talentua erakusteko?

Publizitatea
X