40 film lehian, Mendi Film Zinemaldiaren finalean
Abenduaren 13tik 22ra izango da jaialdiaren seigarren edizioa, Bilbon.
Mendi Film Festival 2013
Mendi Film Festival Zinemaldiaren 6. edizioa antolatu dute datorren abenduaren 13tik 22ra. 27 herrialdetatik iritsitako 111 lan aurkeztu dira, eta horietatik 40 film hautatu ditu antolakuntzak. Finalista horiek ikusgai izango dira Bilbon, jaialdiak irauten duen hamar egunetan zehar.
Zinemaz gain, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte: hitzaldiak, erakusketak, mahai-inguruak, egile eta mendizale entzutetsuekin hitz egiteko aukera eta kaleko jarduerak, besteak beste.
Mendiko zinemagintzaren arloan erreferentzia nagusienetakoa da Mendi Film Festival jaialdia, eta iazko arrakasta gainditu egin nahi dute antolatzaileek.