Kukuxumusuk telesail japoniar bateko pertsonaiak diseinatu ditu

Konpainia nafarrak baieztatu duenez, ''Anisava'' telesaila Internet bidez ikus daiteke Japonian, eta beste hainbat herrialdeetara iritsiko da laster.
Kukuxumusuk diseinatutako pertsonaiak "Anisava" telesailerako.
Kukuxumusuk diseinatutako pertsonaiak "Anisava" telesailerako.

Kukusumuxu enpresa nafarrak ''Anivasa'' telesaileko pertsonaiak diseinatu ditu. TMS Entertainment animazio-estudioaren ikus-entzunezko proiektu berria da Anivasa. Besteak beste, ''Lupin III'', ''Bakugan'', ''Hamtaro'', ''Detective Conan'', ''Ulyses 31'' eta ''Akira'' pelikulak sortu ditu ekoiztetxe japoniar horrek.

Konpainia nafarrak baieztatu duenez, ''Anisava'' telesaila Internet bidez ikus daiteke Japonian, eta beste hainbat herrialdeetara iritsiko da laster.

Oihan batean garatzen den komedia erromantikoa da ''Anivasa''. Jake Wilde hartz koldarra eta Jenny Sanders katu sofistikatua dira istorioaren protagonistak. Bi horiek Kukuxumusuk sortutako beste hainbat pertsonaiarekin bizi dira: Beth elefantea, Chloe ardia, David lehoia eta Andrew kangurua.

Bost minutuko atalek osatzen dute telesaila eta 13 animaliak parte hartzen dute.

TMS Entertainment, Tokyo Movie Shinsha izenarekin ere ezaguna, munduko animazio-estudio garrantzitsuenetakoa da.