Fermin Muguruzaren dokumental berria ikusgai, Donostian

Munduan barrena bizi izandako erresistentziak eta laguntzak erakusten ditu dokumentalak. Hogeita hamar urte agertokiz agertoki igaro ostean, azken bira izan daitekeena islatu du proiektuak.
Fermin Muguruza musikaria. Argazkia: EiTB
Fermin Muguruza musikaria. Argazkia: EiTB

No More Tour Fermin Muguruza musikariaren dokumental berria eskainiko dute ostiral honetan, Donostian, Antzoki Zaharrean.

Donostia Kulturak aditzera eman duenez, proiekzioa 19:30ean hasiko da. In-Edit Bartzelonako musika zinemaldian estreinatu zuten ikus-entzunezkoa, duela egun gutxi.

Fermin Muguruzak eta Daniel Gomezek zuzendu dute dokumentala. Munduan barrena bizi izandako erresistentziak eta laguntzak erakusten dituen mapa landu dute. Bost hilabetetan eskainitako 55 kontzertuetako bira islatu dute proiektuan. 30 urte agertokiz agertoki ibili eta gero, azkena izan daitekeen bira laburbildu du Fermin Muguruzak.