'Emoistazu sustutxue' lehiaketako irabazlea ezagutu dugu
Odei Esnaola izan da lehiaketako irabazlea. iPad mini bat lortu du "Aspaldiko laguna" bideoaren egileak.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astea dela eta, lehiaketa berri bat abiatu genuen duela gutxi "Dida" saioan.
'Emoistazu sustutxue' lehiaketan, beldurrezko bideo laburrak eskatu genizkien parte-hartzaileei. Hain zuzen ere, 16 segundo baino gutxiagoko bideoak bidali behar zituzten lehiaketan parte hartzeko.
Egun batzuk geroago, irabazlea ezagutu dugu. Odei Esnaola izan da iPad minia etxera eraman duena.
Sari banaketa azaroaren 1ean egingo da, Donostiako Antzoki Zaharrean.