Zonbien danborradarekin hasiko da Beldurrezko eta Fantasiazko Astea
Badator Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astearen 24. edizioa. Urriaren 26an hasi eta azaroaren 1era arte, beldurrezko eta fantasiazko pelikulak izango dira protagonista, Gipuzkoako hiriburuan.
Ekitaldi berezia antolatu dute egitaraua martxan jartzeko: zonbien danborrada. 200 urte igaro dira Donostia hiria guztiz erre zenez gero. Urteurren hori gogoratzeko, gertakari hartan hil zirenak berpiztu eta desfilean irtengo dira Boulevardeko kioskotik.
Jaialdiari dagokionez, 14 pelikulak parte hartuko dute sail ofizialean. Besteak beste, Torment (Jordan barker), Au nom du fils (Vincent Lannoo) eta Byzantium (Neil Jordan) filmak estreinatuko dituzte. Horrez gain, Cannon Films pelikulak omenduko dituzte ziklo berezi batekin, eta hiru erakusketa ere antolatu dituzte.