Nicky Romerorekin hitzordua, ostiralero, Gaztean!

'House' musika lantzen duen disko-jartzaile holandarraren musika entzungo dugu Gaztea, ostiralero, 00:00etatik aurrera.

Datorren astetik aurrera, ostiral gauetan ez duzue dantzarik egin gabe gelditzeko aitzakiarik izango!

Izan ere, ostiralero, 00:00etatik aurrera, Nicky Romero disko-jartzailearekin dugu hitzordua Gaztean. House musika lantzen duen ekoizle holandarrak, soinu dantzagarriak ekarriko ditu gurera.

Esan bezala, urriaren 25ean dugu lehenengo hitzordua. Piztu Gaztea!