'Emoistazu sustutxue', 'Dida'n
Lanean jarri nahi zaituztegu udazken honetan, eta erronka berria proposatuko dizuegu. ''Emoistazu sustutxue'' lehiaketa ipiniko dugu martxan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astearekin bat egin, eta beldurrezko bideo laburrak jaso nahi ditugu. iPad mini bat dago jokoan, eta, horrez gain, datorren urteko Fantasiazko eta Beldurrezko Asterako bi bonu ere baditugu, areto guztietan sartzeko.
Bideoek gehienez ere 16 segundoko iraupena izan dezakete, eta, smartphone eta tabletez gain, argazki eta bideo-kamerak erabil daitezke horiek egiteko. Instagram, Cinegram, Vine eta antzeko aplikazioak ere erabil ditzakezue.
Epeak
Lanak dida@eitb.com helbide elektronikora bidal ditzakezue urriaren 30eko eguerdira arte. Bideo guztiak ikusgai egongo dira web atarian. Irabazlearen izena urriaren 31n emango dugu jakitera, 'Dida' saioan. Sari banaketa azaroaren 1ean izango da, Donostian, Antzoki Zaharrean.