One Direction taldea, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan
One Direction hirugarren postuan genuen joan den astean 'Best song ever' abestiarekin, eta oraingo honetan zerrendaren gorenean dugu Londresko taldea. Horretarako, John Newmanek utzi behar izan du urrezko postua, baina ez da urrutira joan, izan ere, hirugarren postuan gelditu da 'Love me again' kantuarekin. Bigarrenan, ordea, ez da inolako aldaketarik izan, eta Avicii ft. Aloe Blacc abeslariak jarraitzen du postu horretan 'Wake me up' abestiarekin.
Lady Gagak laugarren postuari eutsi dio "Applause" kantuari esker. Katy Perryk eta Miley Cirusek, aldiz, gorako bidea hartu dute; bostgarren postuan dago lehena 'Roar' abestiarekin eta, seigarrenean bestea, 'We can't stop' kantua hartuta.
Robin Thicke ft. T.I. & Pharrell taldea zazpigarren lekuan mantentzen da asteon ere, 'Blurred Lines' abestiarekin. Aste honetan zertxobait beherantz egin du, ordea, Vendetta taldeak eta 'Ekainak 24' kantuak, zortzigarrenera jaitsi baitira.
Gorako joera aipagarria izan duena Ellie Goulding izan da, 'Burn' abestiarekin bederatzigarren lekua hartu baitu. Capital Cities taldeak ere bi postu gora egin eta hamargarren lekuan gelditu da, 'Safe & Sound' abestiarekin.
Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:
11. One Republic: 'Counting stars'
12. Skasti: 'Txorimaloa'
13. Macklemore & Ryan Lewis ft. Ray Dalton: ' Can't hold us'
14. Passenger: 'Let her go'
15. Imagine Dragons: 'On top of the world'
16. Icona Pop: 'I love it'
17. Sean Paul: 'Other side of love'
18. Alex Hepburn: 'Under'
19. Justin Timberlake: 'Take back the night'
20. Naughty Boy ft Sam Smith: 'Lalala'
Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:
-Fermin Muguruza: 'Zugarramurdin akelarrea'
-Daft Punk ft. Pharrell Williams: 'Lose yourself to dance'