Nola bozkatu?

Bozketa faseari ekin diogu 'Destination EH' lehiaketan! Hautatu gehien gustatu zaizuen bideoa, eta ipini zure datuak jarraian agertuko zaizuen formularioan.

'Destination EH' lehiaketa bozketa fasean da. Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak eta orain zuen txanda da!

Oso erraza da! Honako urrats hauek jarraitu behar dituzue:

1. Sartu 'Destination EH-ren webgune berezia'n, eta aukeratu gehien gustatzen zaizuen bideoa epaimahaiak hautaturiko hogei lanen artean. Ondoren, zuen datuak ipini formularioan.

2. Jarraian, segurtasun gisa erabiltzen diren kodeak bete.

3. Prozesua amaitzeko, mezua jasoko duzue zuen helbide elektronikoan esteka batekin. Zuen botoa baieztatu behar duzue esteka horretan klik eginda.

Irailaren 27ra arte duzue epea. Bozketa fasea amaituta, egun horretan, goizean, 'Dida' saioan iragarriko dute saria norentzat izan den.