Pete Tong disko-jartzailearen saio berria, Gaztean

Larunbatetan, 23:00etatik 01:00etara, musika elektronikoari egingo diogu tartea.
Pete Tong: All Go Pete Tong's Radio Show
Pete Tong: All Go Pete Tong's Radio Show

Musika elektronikoa atsegin baduzu, galdu ezin duzun hitzordua duzu Gaztean, larunbatero, 23:00etatik 01:00etara. Pete Tong ez da disko-jartzaile arrunta: BBC-1 irrati katean urte mordoa darama, eta diskoteka selektoenetan baino ez du lan egiten.

Horrez gain, musika ekoizlea ere bada Pete Tong. Bada, orain, Gaztean izango duzu larunbatero, eta dantza pistara sarrera doan dute Gazteako entzuleek. Kontuan izan, All Gone Pete Tong Radio Show entzungai izango dugula Gaztean, larunbatero, 23:00etan hasi eta goizaldeko 01:00ak arte.