45.000 lagunetik gora izan dira Bilboko En Vivo jaialdian
45.890 lagunek gozatu dute ostiralean eta larunbatean Bilbon ospatu den En Vivo musika jaialdian.
Ostiralean, Within Tentation talde holandarraren eta Berri Txarrak talde nafarraren kontzertua ikustera 22.000 pertsona hurbildu ziren Kobetamendiko zelaietara. Atzo gauean, berriz, 24.1432 musikazale elkartu ziren, jaialdiaren antolatzaileak ohar batean jakinarazi duenez.
Atzo, Reincidentes, Rulo y la Contrabanda, Soziedad Alkoholika eta The Toy Dolls taldeen eta "El Drogas" abeslariaren musikaz gozatzeko aukera izan zen.
"El Drogas" Barricadako kide ohiak eskainitako kontzertuak sortu zuen ikusmin gehien.
The Offspring talde kaliforniarrak Days Go By diskoa aurkeztu du jaialdian, eta bere diskografiako abestiak ere jo ditu, hala nola, "Come Out And Play", "Gotta Get Away" eta "Bad Habit".