Entzulearen Saria iragarriko dugu gaur, 'B aldea' saioan

12:00etan bukatu da botoa emateko epea, eta 21:00etatik aurrera, Entzuleen Saria, eta bost finalisten izenak iragarriko ditugu "B aldea" saioan.

Bukatu da Maketa Lehiaketaren XXI. edizioko hogei finalisten artean botoa emateko epea. Apirilaren 11n abiatu zen bozketa, eta bi aste geroago bukatutzat eman dugu fase hau.

Orain, azken txanpan sartu gara. Gaur, 21:00etatik aurrera, "B aldea" saioan iragarriko ditugu bost finalisten izenak. Alde batetik, Entzuleen Saria norentzat izan den jakinaraziko dugu, baita bigarren talde bozkatuena zein izan den ere. Gainera, epaimahaiak aukeratutako hiru kantuen izenak emango ditugu. Esan bezala, 21:00etan hasiko da Xabier Doncelek eta Ainhoa Urretabizkaiak gidatzen duten saioa, eta 22:00ak bitartean Maketa Lehiaketaren inguruan arituko dira.

Finala

Final handia ostiral honetan izango da. 20:00etan hasita, bi talde edo bakarlari bozkatuenen eta epaimahaiak hautatutako hiru talde edo bakarlarien zuzeneko emanaldiak hartuko ditu Bilborock aretoak. Kontzertu horietan oinarrituta, Gaztearen XXII. Maketa Lehiaketaren irabazlea aukeratuko dute epaimahaikideek.