We Are Standard taldeko abeslaria izango da ‘Pop Track’ saioan

Apirilaren 2an, ‘Day’ izeneko disko berria plazaratuko du We Are Standard taldeak, baina horren aurretik taldeko abeslaria izango da 'Pop Track' saioan.

We Are Standard taldeko abeslaria izango da ‘Pop track’ saioan.

Gitarrak ekarriko ditugu ‘Pop Track’ saiora oraingoan. We Are Standard taldeko abeslaria izango da aste honetan Gaztean.

We Are Standard taldeko abeslaria izango da aste honetan Gazteako ‘Pop Track’ saioan musika jartzen. Apirilaren 2an, ‘Day’ izeneko disko berria plazaratuko du talde getxotarrak, baina horren aurretik izango da Deu Txakartegi, taldeko liderra, Gaztean.

Txakartegik gitarra soinuak ekarriko ditu oraingoan ‘Pop Track’ saiora, ‘Thanks God it’s Friday’ zikloaren baitan. Bertan, besteak beste, My Bloody Valentine, The Rapture, Primal Scream, The Clash eta Jamie XX izango dira hizpide. Indie-rock estiloko saioa eskainiko dugu Gaztean datorren ostiralean, martxoaren 29an, 21:00etan.