Break On Stage 2013 jaialdia, gaur, Bilbon

Miribillako Bilbao Arenan izango da jaialdia. El Club de los Poetas Violentos taldeak zuzenean joko du bertan.

Gaur Break On Stage 2013 jaialdia izango da Miribillako Bilbao Arenan. Besteak beste, Niki Tsappot, Vento, Motion Graffiti, Mc Shintoma eta Dj Ladyfunk izango dira bertan. Artista guztiak jaialdiko web orrian ikus ditzakezu.

Breakdance eta street dance dantzak, bideoklipen estreinuak eta graffiti showak izango dira aurten Break On Stage jaialdian. 19:30ean irekiko dira ateak, 20:30ean hasiko da jaialdia eta, 23:30ean bukatu arte, ekitaldi ugari egongo dira. 21:50ean izango da Breakdance Battle finala, eta 21:55ean sari banaketa izango da.

Jaialdiari itxiera emateko, CPV (El Club de los Poetas Violentos) taldeak zuzenean joko du 2013ko Break On Stage jaialdian. Egitaraua jaialdiaren web orrian bertan kontsulta dezakezu.

Horrez gain, arratsaldean ere egongo da ikuskizunik: 15:30ean 1Vs1 Bboyng Battle BBK izango da BBK Salan, eta 17:00etan 2Vs2 Freestyle Girl Battle egongo da Miribilla parkean.

Sarrerak, aldez aurretik erosita, 10 euro balio du eta egunean bertan erosi ezkero 12 euro. Kutxabanken Gazte Txartelarekin erosita, 8 euro balio ditu. Sarrerak salgai daude jada BBK-ren kutxazain automatikoetan, web orrian eta honako leku hauetan

Donostia: Old School Shop

Arrasate: Nothing With Out The Shop

Bergara: Popis taberna

Gasteiz: Halabedi taberna

Durango: Arteka liburudenda

Elorrio: La Parra

Iruñea: Sensei Tattoo & Piercing