'Harlem shake' bideo bat abioi batean grabatu izanak polemika sortu du
'Harlem shake' fenomenoa hizpide da azken egunotan, nonahi eta noiznahi, Interneten lortzen ari den arrakastagatik.
Gaur, ordea, AEBetako ikasle talde batek hegazkin batean grabaturiko bideoak eragindako polemikaren berri eman behar dizuegu. Coloradora zihoan hegaldi batean grabatu dute bideoa, eta agertoki hori erabili izana ez zaie asko gustatu agintari amerikarrei.
Hori dela eta, ikerketa ipini du abian Abiazioko Administrazio Federalak, erakundeko bozeramaileak adierazi duenez. Parte hartzaileak zigortzea aztertzen ari dira arduradunak. 'Harlem Shake' bideoa antolatu zuten gazteen arabera, hegaldiko langileen baimena zuten parodia egiteko.
Kontuak kontu, bideoak izugarrizko arrakasta lortu du: 400 bisita baino gehiago izan ditu Youtuben. Filthy Frank komikoaren bertsioan oinarritu omen dira.
Gaztean ere bat egin dugu 'Harlem Shake' fenomenoarekin
'Harlem Shake' lehiaketa antolatu dugu Gaztean. Oso erraza da parte hartzea: 30 segundoko bideoak prestatu, eta 'Dida'ko webgunera igo beharko dituzue. Martxoaren 15era arte izango duzue epea! Sari bikainak ditugu jokoan: 500 euro eta 15 lagunentzako otordua Petritegi sagardotegian!