Amaitu da 'Harlem Shake' lehiaketan bideoak aurkezteko epea!
Martxoaren 20ean emango dugu irabazlearen izena 'Dida' saioan. Jasotako lan guztiak ikusgai daude 'Dida'ko webgunean!
Harlem Shake Lehiaketa
Amaitu da Gazteako 'Harlem Shake' lehiaketa parte hartzeko azken eguna! Bideo asko jaso ditugu, eta lehia bizi-bizi dago. Kirolariak, langileak, koadrilak, ikasleak… era eta estilo askotako lanak jaso ditugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! 'Dida'ko webgunean ikusi ditzakezue jaso ditugun guztiak. Irabazlearen izena martxoaren 20ean emango dugu. Gogoratu 500 euro eta 15 lagunentzako sagardotegia daudela jokoan! Zorte on!