Korrikaren amaieran Baionan dantzatuko den koreografia, hemen ikusgai
AEK-k antolatutako Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Baionan emango ditu azken urratsak, martxoaren 24an. Egun horretan, kontzertuak eta jai giroa izango dira nagusi, Lapurdiko hiriburuan. Euskal kulturak hitzordua du bertan, goizetik hasi eta gauera arte.
Gazteak ere korrikazaleokin bat egingo du, lasterketak iraungo duen hamaika egunetan. Duela gutxi, Baionan arituko diren taldeetako batzuen izenak iragarri genituen, baina gaur proposamen berri batekin gatoz.
Dakizuen bezala, besteak beste, Willis Drummondek, Esne Beltzak eta Itziarren Semeak taldeak joko dute 18. Korrikaren amaieran, eta, dirudienez, musikak ez ezik, dantzak ere leku garrantzitsua beteko du egun horretan. Izan ere, Nadege Pinaqui Zumba irakasleak koreografia bat egin du, Esne Beltzaren Bagoaz! kantuarekin.
Dantzatu zuk ere Korrikaren bukaeran! Hiru aste dituzu koreografia ikasteko. Animo!