Egin bat 'Harlem shake' fenomenoarekin, eta bidali zuen bideoak!!
Azkenaldian Sarean jaun eta jabe bihurtu den fenomenoa da 'Harlem shake'. Gaztean ere bat egingo dugu dantza arrakastatsu horrekin, eta zuek ere hala egitea nahi dugu. Horretarako, 30 segunduko bideoak prestatu, eta 'Dida'ko webgunera igo beharko dituzue. Martxoaren 15era arte izango duzue epea! Sari bikainak ditugu jokoan: 500 euro eta 15 lagunentzako sagardotegia dugu Petritegi sagardotegian!!
Arau zehatzik ez dagoen arren, bi zati izaten dituzte 'Harlem shake' bideoek. Lehen 15 segundutan, pertsonaia bat agertzen da dantzan, inguruko guztiak geldi daudela. Azken 15 segundutan, ordea, koadrila osoak dantza egin behar du. Hobeto ulertzeko, adibidea prestatu dugu Gazteako lankideekin.
Kontuan hartu beharreko oinarriak
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zein datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean ''Harlem shake lehiaketa GAZTEA'' erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.