Jayesslee bikotearen bertsio bereziak ezagutu nahi?
Youtuben izugarrizko arrakasta lortu du Soniak eta Janicek osaturiko taldeak.
Jayesslee. Argazkia: web Jayesslee
2008az gero, PSY, Taylor Swift eta Pink abeslarien kantak moldatu ditu, besteak beste, Jayesslee bikoteak. Bideoak grabatu eta Youtube plataforma erabili dute egindako lana ezagutarazteko. geroz eta artista gehiagok erabili ohi dute, gaur egun, marketing teknika hori. Hauxe dugu beste adibide bat.
Emaitza arrakastatsuak lortu dituzte Soniak eta Janicek Sarean, 2008an Youtube deskubritu zutenez gero. 2010ean Los Angelesera bidaia egin zuten, eta hara eta hona ibili ziren kontzertuak eskaintzen: Canada, Singapur eta Thailandia, esaterako.
2012an, bira egin zuen bikoteak Asian barrena, eta jarraitzaile ugari bildu dituzte zuzeneko emanaldietan.