Baditugu 'Txapela Buruan' saiorako lau aukeratuen izenak

Bi neska bizkaitar eta Oiartzungo eta Gasteizko bi mutil gaztek egingo dute bidaia. Abentura otsailean hasiko da, eta martxotik aurrera emitituko dute, ETB-1en, "Txapela Buruan" saioa.
txapela buruan
txapela buruan

Iragan ostiralean EITBren Bilboko egoitzak aurki ETB-1en estreinatuko duten "Txapela Buruan" saioaren castinga hartu zuen. Ehunka gazte aurkeztu ziren bertara, eta egun osoko lan saio luzearen ostean, aukeraketa prozesua abiatu zuten saio berri honetako arduradunek.

Asteburuan gogoeta luzea egin dute, eta dagoeneko baditugu lau aukeratuen izenak. Bi neska bizkaitar eta Oiartzungo eta Gasteizko bi mutil gaztek egingo dute bidaia.

Otsailean abiatuko dira bidaian, eta martxoan hasiko dira saioa emititzen.

Saioaren egitura

Lau gazte hauek 15 eguneko bidaia egingo dute Interail bidez, eta Europan barrena biziko duten abentura erakutsiko du saioak. Hautagaiek jende eta leku berriak ezagutuko dituzte, eta gu horien esperientziaren lekuko izango gara.

Aukeratuen profilak

GOIHAITZ PEREZ (Oiartzun)

-18 urte

-Bidaiatzea gustuko du

-Mendizalea

-Mutil irekia; leku berriak eta jende berria ezagutu nahi ditu.

IRATI AIMORTA (Durango)

-19 urte

-Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari da

-Kirola egitea gustatzen zaio

-Ingelesez hitz egiten du

MAITANE URIARTE (Gernika)

-20 urte

-Itzulpengintzako ikaslea

-Hizkuntzak gustatzen zaizkio, baita bidaiatzea ere

-Ingelesez eta frantsesez hitz egiten du, eta italiera eta alemana ikasten dabil

IENEKO RUIZ DE AZUA (Gasteiz)

-24 urte

-Antzerki konpainia batean egiten du lan

-Kirolaria

-Abenturazalea; ez du monotonia atsegin