Gatibu, Top Gaztearen lehen postuan
Gatibu taldeak laugarren postutik goreneko tokira salto egin du, 2013ko lehen astean. Britney Spearsek, bestalde, lehenengo postua galdu du, eta bigarren dago orain, “Scream and Shout” kantarekin. Hirugarren postua euskal talde batek du, Vendetta bigaren postutik hirugarrenera jaitsi baita.
Bruno Mars podiumetik kanpo gelditu da, ezin izan baitio hirugarren tokiari eutsi. Haren atzetik kokatzen dira Rihanna, Betagarri eta Kesha “Diamonds”, "Milaka izar berri” eta “Die Young” abestiekin, hurrenez hurren.
Harry Styles, Liam Payne, Louis Tomlinson, Niall Horan eta Zayn Malik abeslariez osatutako taldea zortzigarren dago, bi postu jaitsi ondoren. One Directionen atzetik, haien osteko taldeak postuari eutsi dio. Izan ere, Maroon 5 bederatzigarren lekuan dago "One More Night” kantarekin.
Zerrendaren erdian Gose taldea dago, “Bang” abestiarekin. Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:
-Olly Murs feat Flo Rida: “Troublemaker”
-Bongo Botrako: “Revoltosa”
-Labrinth ft. Emeli Sande: “Beneath your beautiful”
-PSY: “Gangnam Style”
-Adele: “Skyfall”
-McFly: “Love is easy”
-The Wanted: “I found you”
-David Guetta ft. Taped Ray: “Just one last time”
-Hesian: “Noiz itzuliko zara”
-Pink: “Try”
Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:
-Green Day: “Forgotten”
-Taylor Swift: “I Knew You Were Trouble”