Telebista saio bat zuzendu nahi baduzu, parte hartu!
Ekiozu ekimenak telebista saioak sortzeko gai diren gazteak bilatzen ditu. "Gt erreportaria" lehiaketan parte hartzen duten gazteek telebistaren munduan barneratzeko aukera izango dute.
Mota askotako saioak onartuko dituzte aipatutako lehiaketan; elkarrizketak eta erreportajeak, adibidez. Oro har, telebistan emititzeko modukoa den edozein saio mota aurkeztu daiteke.
Nola aurkeztu
Proiektua ideia interesgarri batean oinarrituta egotea izango da saioa sortzeko orduan kontutan izango den lehenengo puntua.
Horretarako parte hartzaileak idazten duen gidoiak ideien laburpen bat jaso beharko du, eta hortik abiatuta proiektua era argi batean garatu beharko da.
Guztira hiru proiektu aukeratuko dituzte, eta EITBko profesionalen aholkuen laguntzarekin saioa osatzeko aukera izango dute lehiaketan parte hartzen duten gazteek.
Saioak gehienez 30 minutu izan behar ditu, eta nola ez, teknikoki zein ekonomikoki bideragarria izan behar da. Proiektuak euskaraz aurkeztu beharko dira, eta, hala ez bada, azpitituluak izan beharko dituzte.
Saria
Esan bezala, EITB arduratuko da garaile diren hiru proiektuak ekoizteaz, eta honen esku geratuko da baita saioen emisioa.
Kontsultatu hemen lehiaketaren oinarriak.