One Direction taldeak pelikula bat egingo du
Morgan Spurlock izango da zuzendaria, eta 2013ko abuztuan estreinatuko da.
One Direction taldeak pelikula bat egingo du
Badirudi One Direction taldearen indarra agortezina dela. Euren azken lana, Take me home, kaleratu berritan, orain pelikula bat egingo dutela iragarri dute.
Morgan Spurlock izango da zuzendaria.’Super Size Me’ lanak, besteak beste, ezagun egin ondoren, taldearen egunerokotasuna pantailara eramateko erronka hartu du oraingoan.
Film luzeak taldeko kideen (Harry Styles, liam Payne, Niall Horan, Louis Tomlinson eta Zayn Malik) egunerokotasuna erakutsiko du, esnatzen direnetik oheratu arte, agertoki gainean zein atzean. 2013ko abuztuaren 30ean estreinatuko dute, baina zale asko irrikan daude jada musikari gazteak pantaila erraldoian ikusteko.