EITBren egoitza, Tranxmedia jardunaldien lekuko

Fikziotik zein errealitatetik abiatuta osatutako istorioak kontatzeko narrazio eredua da Tranxmedia.
Tranxmedia

Bilboko EITBren egoitza Tranxmedia jardunaldien bigarren edizioaren lekuko izan da bart. Fikziotik zein errealitatetik abiatuta osatutako istorioak kontatzeko narrazio eredua da Tranxmedia eta bere proiektuek narratiba berriak bilatzen dituzte. Gainera, kontakizunaren protagonista bihurtzen dute audientzia, interakzioan oinarritutako produktuak diseinatuz eta eskura dauden baliabide teknologikoak erabiliz. Hain zuzen ere, gaur egungo testuingurura egokitutako proiektuak dira hauek.Ildo horretan, Bilbon egin diren jardunaldietan nazioarteko zein hemengo transmedia proiektuak eta Donostian egindako TranXlan ekimena aurkeztuko dituzte. Ondoren, berriz, Korrikari buruz aritu dira; euskararen aldeko lasterketan burutu ahal diren transmedia proiektuei buruzko ideiak zabaldu dira.Tranxmedia proiektuen adibide garbi bat da hau eta hemen dituzue honi buruzko azalpen guztiak.