Bidali zure proposamenak Gaztea Parody lehiaketara!
Bideoklipak gustuko dituzu? Bada, egiguzu zurea. Baldintza bakarra: umore ona barra-barra!
Egiguzu imitazio barregarria! Bideoklipen parodia onena sarituko dugu!
1. Edozein taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek... Bakarkako lanak ere onartuko dira.
2. Parte hartzeko talde edo bakarlari bakoitzak nahi adina BIDEOKLIP PARODIA aurkeztu ahal izango ditu.
3. BIDEOKLIP PARODIA bakoitzak gutxienez minutu bateko iraupena izango du.
4. Edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.
5. BIDEOKLIPEN PARODIA egiteko baldintza bakarra bideo lan berri bat sortzea da. Horretarako, LETRA MOLDATU, DANTZA EGOKITU edo eta BIDEOKLIPAREN EGOERA ALDATU egin daitezke.
6. Nolanahi ere, PARODIA egiterako orduan, librean utziko dugu zer egin nahi den. Play Back, flash mob, lipdub… bat izan daiteke eta egoera aldatu, dantza egokitu… Moldaketa noraino eraman, zuk erabaki!
7. Bidaltzeko bi modu egongo dira:
Internet bidez bideoa igotzea:
Gaztea atarian sartuta.
DVD-a ondorengo helbidea bidaltzea
(formatu posibleak .AVI, .MPEG,...):
BIDEOKLIP lehiaketa
Postaz bidalita:
Gaztea Parody Lehiaketa
Miramon Pasealekua,172
20014 DONOSTIA ( Gipuzkoa )
DVDa bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: bideoaren izenburua, taldearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa. Internet bidez igotzen dituztenek formulario batean eman beharko dituzte datu horiek. Azaroaren 6a izango da lanak jasotzeko azken eguna.
8. Epaimahai independente batek jasotako BIDEOKLIP PARODIA guztien artean aurre-aukeraketa bat egin eta 20 bideo aukeratuko ditu.
9. Aukeratutako bideo horien artean botaketa egingo da Gaztea atarian. Botaketa horrek 2 fase izango ditu:
-Azaroaren 8tik 15era: Lehenengo botaketa egingo da. Epaimahaiak hautatutako 20 bideoak bozkatu ahal izango dira.
-Azaroaren 15etik 20ra: Boto gehien dituzten 5 bideoak finalera pasako dira. Boto guztiak 0an jarriko dira, berriz botaketa hasteko.
10. Azaroaren 20an "dida!" saioan emango da jakitera zein izan den bideo irabazlea.
11. Bi sari izango dira: Entzuleen Irabazleak 2.000 € saria izango du. Epaimahaiaren sarituak 1.000 €ko saria
12. Gaztearen BIDEOKLIP PARODIA lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten igotzeko edota irratian eta telebistan emititzeko.