'Aeon Flux' fikziozko pelikula ikusgai, gaur, ETB-3n

Hileko azken ostegunetan, 23:00etatik aurrera, gazteentzako filmak emitituko ditu ETB-3k.

ETB-3k gazteentzako pelikulen aldeko apustua egingo du eta hileko azken ostegunetan film ezagunak emitituko ditu.

Gaur, adibidez, Karyn Kusamak zuzendutako Aeon Flux fikziozko filma emango dute, 23:00etatik aurrera. 2005ean estreinatutako pelikula honetan Charlize Theron aktorea da protagonista nagusia.

Esan bezala, 23:00ak inguruan emitituko da filma, Abenturaroa saioa bukatutakoan.