Dj Aeroplane proiektua, gaur, 'Pop Track' saioan

Psicodelia eta dance doinuak izango dira protagonista gaur gauean, Gaztean.
Dj Aeroplane
Dj Aeroplane

Aeroplane bikoteak girotuko du gaurko 'Pop track' saioa, Gaztean. Ibon Fernandezek Stephan Fasano eta Vito de Lucaren proiektua aurkeztuko du, eta bi disko-jartzaile horien proposamenak izango ditugu entzungai, 21:00etatik 22:00etara.

Ganteko Make Up Club aretoan aritzen dira psikodelia zein dance doinuekin jolasean. Ez ahaztu! Hitzordua duzue Gaztean, Ibon Fernandezekin, 'Pop track' saioan.