Aritz Rojok irabazi du Barricada Bruselan ikusteko aukera!

Urriaren 6an talde nafarrak Belgikako hiriburuan eskainiko duen kontzerturako sarrerak eta egonaldia egokitu zaizkio gorliztarrari.
Barricada 2012 | Argazkia: Warner
Barricada 2012. Argazkia: Warner

Aritz Rojo gorliztarrak irabazi du Barricada Bruselan ikusteko aukera! Zorionak! Gazteak eskainita, talde nafarrak Bruselan urriaren 6an emango duen zuzenekorako sarrerak eta egonaldia lortu ditu. Gainera, taldekideak ezagutu ahal izango ditu aurrez aurre.

Honako galdera egin genizuen Gaztean zozketan parte hartu ahal izateko: Barricadaren disko berriko zein abesti entzun daiteke Gaztean? Erantzun zuzena honako hau da: Iman. Zuzen erantzun duten guztien artean zozketa egin eta Aritz Rojori egokitu zaio saria.