Zuloak taldearekin solasean, gaurko 'B Aldea' saioan

Tania De Sousarekin arituko dira hizketan Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel.
Zuloak
Zuloak

Gonbidatu berezia izango dute gaur Gazteako ‘B Aldea’ saioan. Tania De Sousa elkarrizketatuko dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek, Zuloak taldearen azken diskoari buruz hitz egiteko.

Hamahiru kanta bildu dituzte guztira lan berrian, sexua, askatzeko nahia eta abortua hizpide hartuta. Era berean, Fermin Muguruzak taldearen inguruan egindako dokumentalaren soinu-banda ere bada diskoa.

Horrez gain, barra librea irekiko dute, entzuleen eskariei tartea egiteko. Ez galdu ‘B Aldea’! 21:00etatik 22:00etara, Gaztean.